martes, 3 de noviembre de 2015

EUSKAL PILOTA EGUNA 2015

      Egun honen helburu nagusia euskal pilotaren espezialitate desberdinak ezagutuz egun zoragarri bat pasatzea da, haur, heldu, emakume zein gizonek elkarlanean parte hartuz.
      Eguneko ekintza guztiak gune desberdinetan banatuta egongo dira, hain zuzen ere, bost gunetan (Latxunbe, Tilos, Elizatxo, Bidebieta eta kiroldegiko frontoia). Gune bakoitzak pertsona talde desberdinak hartuko baditu ere, edonork parte hartzeko aukera izango du gune, jolas eta ekintza guztietan. Haurren gunea, emakumeen gunea, kirol egokituaren gunea, gune historikoa eta frontoiko kiroldegiko gunea egongo dira.
      Eguna girotzen musika egongo da egun guztian zehar bozgorailuetatik, eta ordu desberdinetan talde ezberdinek girotuko dute eguna Laiotz talde hernaniarrak, esaterako.
      Eguerdian bazkaria Tilosetan (ona eginez gero) edo Atsegindegin (eguraldi kaxkarra badago). Haurrentzat menu berezia egongo da, eta bazkarirako txartelak lortzeko Garin tabernara edo Pelotadendara joan. Helduek 15€ eta haurrek 8€ ordaindu beharko dituzte. Menua hurrengoa da: paella, oilasko izterrak, azkenburukoak, kafea, ura+sagardoa+ardoa.
      Blog honetan egunarekin zerikusia duten zenbait pertsonekin elkarrizketak aurki ditzakezu, esaterako Amaia Irazustabarrena (Espainiako eta munduko azpitxapelduna), Itsaso Nabaskues (Mindarako koordinatzailea), Karrera (pilotari ohia) eta Igor Mitxaus (haurren entrenatzailea).
      Pilotako artikuluak nahi izanez gero pelotadendarekin hitzarmena ere badugu.


http://www.gallartapelotazale.com/2013_05_01_archive.html
http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/albistea/2015/10/31/e054d62653181/baserriko-sagar-berriekin-ikasi-nuen-airez-jokatzen/?azpimarratu=karrera
      Urteetan zehar ospatutako festa bat da, hain zuzen ere, eta elkarrizketen atalean ikus daitekeen bezala,   orain dela 40 eta 50 urte ere ospatzen zen "Pilota eguna".   

15 comentarios:

  1. 1. Irizpide nagusiak:
    Blog bikaina egin duzuela iruditu zait, oso interesgarria eta irizpide guztiak betetzen dituena, iturri ezberdinetatik informazioa jasoz (elkarrizketekin batez ere), IKT ezberdinak erabiliz (argazkiak, bideo bat, egitarau kartela...), estekak ipiniz eta blog ordenatu, txukuna eta erabiltzeko erraza eginez. Hala ere, nik beste bideoren bat jarriko nuke erakargarriago egiteko.
    2. Irizpide zehatzak:
    Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra egiten da, non antolatzaile mota argi uzten den esanez helburu egunaz disfrutatzea dela. Edonork parte har dezakela ere zehazten da. Baita instalazioak, materialak, jarduera motak, aurreikusitako gastuak...ere aurkezten dira. Faltan somatzen dudan gauza bakarra antolatzaileekin kontaktuan jartzeko telefono de korreo bat da.
    3. Beraz, 9’75eko nota merezi dutela uste dut.
    4. Naia Lopez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1.maila

    ResponderEliminar
  2. Aurrean dugun Bloga oso landua eta sakona dela bistan dago. Oso ondo egituratua dago, eta aldi berean oso erakargarria da. Hasieran ondo azaltzen da zein den jorratutako gaia, eta ondoren zein ekintza burutuko diren, noiz eta zenbat ordaindu beharra dagoen azaltzen du taula bitxi baten bitartez. Horrek proiektuari seriotasuna ematen dio. Testua argia da, zehatza eta egokia. Baliabide ugari eskaintzen ditu, ala nola, elkarrizketa landuak eta ondo burutuak, antolatzaile eta babeslei buruzko informazioa baita denda batean sartzeko aukera ere! Modu bikainean landu dira aspektu hauek, baina beste batzuek zer edo zer gehiago eskatzen dutela pentsatzen dut. Informazio iturrietan artikulu edo liburuen erreferentziaren bat falta da. Gainera blogaren egileen inguruko informazioa ez dut aurkitu, ezta beraiek protagonizatutako bideo edo argazkirik.
    Hala eta guztiz ere, lan handia egin dutela sumatzen da, eta oso ondo gainera. Eskainitako baliabideak eta informazioa oso erabilgarriak dira, eta gainontzeko lana profesionaltasunez jorratu dute. Hori dela eta, 9,5eko balorazioa emango diot.
    Iraitz Azkarate Argote, JFKZ-n fakultatea 1. Maila

    ResponderEliminar
  3. Lan paregabe baten aurrean gaude, plangintza argi utzi dute lehen momentutik, eta ideia hori ondo baino hobeto hornitu dute. Plana bera oso ona iruditzen zait, euskal pilota ezagutzeko egokia, eta bazkari bikain baten eskutik. Euskara maila ona, ortografia akatsik gabe. Esteka ugari agertzen dira blogean zehar zintzilikatuak, informazioa gehituz, baita eragin zuzena duten beste web orrialdeei eginiko aipamena. Erreferentziei dagokienez, oso egokia iruditu zait eskeiniriko elkarrizketa sorta, ikuspuntu desberdin asko agertzen direlako gaiaren alorrean, gainera oso mamitsuak izan dira elkarrizketak. IKTei dagokienez, erabili dituzue youtubeko bideoak, argazkiak eta nik faltan somatu dudana, zuok eginiko bideoren bat izan da. Hala ere, lan paregabea, bikain. 9,5
    Xabier Larrazabal, JFKZ. 1.maila.

    ResponderEliminar
  4. Bloga oso ondo egituratuta dago. Ulertzeko eta erabiltzeko erraztasunaz gain, hiztegi aproposa erabili dute eta helburua zein den ongi finkatu dute. Hainbat elkarrizketa egin dituzte eta honek bloga aberasten du. Elkarrizketa hobea izan zedin oproposa izango litzateke bideo batez egitea bloga ikusten duen jendeari atsegingarriago egiteko. IKT tresnei dagokienez, bideoak eta argazki dezente daude baina erreferentzien arloan urritasun pixka bat nabari dut. Antolatzaile eta babesleen orria oso interesgarria iruditu zait eguneko plangintzako taula bezalaxe. Gainera, material baliabide ugari erabili dituzte eta aurreikusitako gastuak azaldu dituzte. Orokorrean bloga paregabea da eta nire ustez 9,5 eko nota merezi dute
    Julio Pastrian, JFKZ-en fakultatea 1.maila

    ResponderEliminar
  5. Kaixo talde! Hemen doakizue blog-arekiko nire iritzia:

    • Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Hasteko, hainbat informazio iturri ezberdin erabili dituztela bistakoa da, blog-ari aberastasun handia eman diotelarik. Argitasunari dagokionez, oso ondo adierazita dago bertako informazioa eta ikusgarria suertatzen da. IKT-en erabilera nabaria da argazki eta bideo dezente txertatu baitituzte. Diseinua orokorrean atsegina egin zait. Haien arteko kolaborazioari dagokionez, beraiek eginiko bideoren bat edo antolatzaileen inguruko informazioa egotea ondo egongo litzatekeela uste dut. Bukatzeko esan, hizkuntzaren erabilera zuzena izan dela.

    • Ebaluazio irizpide zehatzak:
    Orokorrean talde honek buruturiko lana asko gustatu zait, erakargarria eta landua delako. Esaterako, hiru elkarrizketa egin izanak aberastasun handia ematen dio bertako informazioari. Erreferentzien harira, artikuluren batekoa falta dela uste dut.

    • Kalifikazioa:
    Honenbestez, talde honi ipiniko diodan nota honakoa da: 9,5.

    • Izar Agirretxe Iradi, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientziak, 1. maila.

    ResponderEliminar
  6. Euskal pilota eguna 2015
    Blogaren egitura ona da, oso ondo antolatuta dago eta erakargarria da. Aurkezpenean argi usten dute zein den helburua, baita norentzat bideratuta dagoen ere. Hainbat artikulu eta elkarrizketa txertatu dituzte, beraz informazio iturri ugari erabili dituzte. IKT tresnei dagokionez argazki eta video dezente jarri dituzte. Horretaz gain, adierazi dituzte zer material erabiliko dituzten eta gastuen aurrekontua.
    Beraz, guzti hau kontuan hartuz, nire ustez lan bikaina egin dute eta 9,5eko nota merezi dute.
    Ander Serna JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar
  7. EUSKAL PILOTA EGUNA 2015
    1-Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Informazio iturriei dagokienez 3 elkarrizketa egin dituzte, bertan informazio asko jasoz. Blog batetik ere informazioa jaso dute, baina hobetzeko liburu edo artikuluetatik informazioa jasotzea ere gomendatuko nieke. Aurkezpena oso garbia iruditzen zait. IKT tresnei dagokienez, argazki ugari ageri dira, bideoak ere badaude eta egitarauaren kartela oso egokia dela esango nuke. Blogaren diseinua egokia iruditu zait, hau da, erabilterraza. Hala ere, sarreran beraien burua aurkeztea gomendatzen diet. Talde lana ez da aldarrikatzen, baina denen artean burutuko zutela uste dut. Hizkuntza aberatsa eta erakargarria erabili dute.
    2-Ebaluzio irizpide zehatzak:
    Oso ondo adierazita dago haien helburua. Antolatzaileak nortzuk diren garbi dago azalduta, baina ez dut aurkitu lorturiko diruarekin zer helburu dituzten zehazki. Parte hartzailea edonor izan daitekeela uler dezaket, bai haur edo heldu izan. Guneak edo instalazioak oso ondo azalduta daude, argazki bidez adieraziak gainera. Giza baliabideak ondo azalduta daude. Zer material erabiliko duten ederki azaldu dute, baita puzgarriak edo bestelako materialak (pilotarekin zerikusirik ez dutenak). Zer jarduera burutuko dituzten egitarauko argazkian topa daitezke, oso irudi landua. Hala ere, gomendio gisa idatziz ere azaltzea esango nieke, iritzi moduan. Diru kontuen nondik norakoa oso landuta dago. Erakartzeko baliabide gisa sarrerako bideoa oso egokia iruditu zait, bideo egokia aukeratu dute. Harremanetan jartzeko moduak faltan somatzen ditut. Erabilitako erreferentzietan azalduta daude. Bloga erabiltzeko erraztasuna azpimarratuko nuke lan honetatik, eta baita aurrekontuetan eginiko lana.
    3-Kalifikazioa: Bloga erakargarria iruditu zait eta erabilterraza, aurretik aipatutako hobekuntzak kontuan hartuz, nik ezarritako nota: 8,5
    4- Jon Mikel Azpiazu Zubeldia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila.

    ResponderEliminar
  8. EUSKAL PILOTA EGUNA 2015
    1-Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Informazio iturriei dagokienez 3 elkarrizketa egin dituzte, bertan informazio asko jasoz. Blog batetik ere informazioa jaso dute, baina hobetzeko liburu edo artikuluetatik informazioa jasotzea ere gomendatuko nieke. Aurkezpena oso garbia iruditzen zait. IKT tresnei dagokienez, argazki ugari ageri dira, bideoak ere badaude eta egitarauaren kartela oso egokia dela esango nuke. Blogaren diseinua egokia iruditu zait, hau da, erabilterraza. Hala ere, sarreran beraien burua aurkeztea gomendatzen diet. Talde lana ez da aldarrikatzen, baina denen artean burutuko zutela uste dut. Hizkuntza aberatsa eta erakargarria erabili dute.
    2-Ebaluzio irizpide zehatzak:
    Oso ondo adierazita dago haien helburua. Antolatzaileak nortzuk diren garbi dago azalduta, baina ez dut aurkitu lorturiko diruarekin zer helburu dituzten zehazki. Parte hartzailea edonor izan daitekeela uler dezaket, bai haur edo heldu izan. Guneak edo instalazioak oso ondo azalduta daude, argazki bidez adieraziak gainera. Giza baliabideak ondo azalduta daude. Zer material erabiliko duten ederki azaldu dute, baita puzgarriak edo bestelako materialak (pilotarekin zerikusirik ez dutenak). Zer jarduera burutuko dituzten egitarauko argazkian topa daitezke, oso irudi landua. Hala ere, gomendio gisa idatziz ere azaltzea esango nieke, iritzi moduan. Diru kontuen nondik norakoa oso landuta dago. Erakartzeko baliabide gisa sarrerako bideoa oso egokia iruditu zait, bideo egokia aukeratu dute. Harremanetan jartzeko moduak faltan somatzen ditut. Erabilitako erreferentzietan azalduta daude. Bloga erabiltzeko erraztasuna azpimarratuko nuke lan honetatik, eta baita aurrekontuetan eginiko lana.
    3-Kalifikazioa: Bloga erakargarria iruditu zait eta erabilterraza, aurretik aipatutako hobekuntzak kontuan hartuz, nik ezarritako nota: 8,5
    4- Jon Mikel Azpiazu Zubeldia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila.

    ResponderEliminar
  9. Aupa laukote buen bloga kuxkuxeatzen ibili naiz, ideia oso ona euskal pilota egun bat egitea eta hona hemen nire iritzia:

    Ebaluazio irizpide orokorrak:

    Datuak jasotzeko iturri desberdinak erabili dituzue elkarrizketak, egunkarietako artikuluak
    IKT tresnak erabili dituzte, hala nola, bideoak eta argazkiak
    Blogaren antolaketa oso ona, erraz aurkitzen dira gauzak eta ondo ulertzen da.
    Kolaborazio lana ikus daiteke blog honetan egindako lanean
    Hizkuntzaren aldetik, oso ondo landua eta egokitua

    Ebaluazio irizpide zehatzak:

    Landuko duten jarduera garbi azaltzen dute egitarauan klikatzean baita gune bakoitzean egingo diren ekitaldiak eta espezialitateak.
    Faltan botatzen dut ze erakunde mota osatzen duten. Aurrekontu bat jarri dute beraien gastuak azalduz
    Gune bakoitzean jarduerak non burutuko diren oso ondo azaltzen dituzte
    Beraiekin kontaktuan jartzeko telefonoa eta korreo helbide bat faltan botatzen dut
    Errefentzia iturriak erabili dituzte eta modu egoki eta ordenatu batean adierazita

    Azkenik zuen blogaren kalifikazioa (0-10): 8,5

    Ander Egurrola Uruñuela JFKZ 1. maila

    ResponderEliminar
  10. 1- Irizpide nagusiak:
    Blogg-aren formatoa egokia da eta erabilitako estetika erakargarria iruditzen zait letra estilo edota fondoko argazkiengatik. Informazio iturriak aztertuz, esan dezakegu zenbait erabili izan dituztela anitzak izanez gainera. IKTak aztertuz esan dezakegu bideo eta argazkiak erabili dituztela, nahiz eta blogg-ean eduki aldetik garrantzi handiena ez izan itxuroso eta informazio aldetik aberats egiten baitu. Eduki aldetik oso interesgarri eta konpletua iruditu zait egitarau osoa agertzea eta hau irudi grafiko batean laburtua egotea, gainera gune eta hauen argazkiak ere agertuz. Blogg-ean erabilitako hizkuntza maila oso aproposa dela uste dut.
    2- Irizpide zehatzak:
    Sarrera batekin hasten da blogga eta honek aurrerantzean landuko den edukiari sarrera egokia ematen dio gaian kokatuz, hurrengo atal desberdinei dagokionez gutxinaka eta era oso aberatsean informazioa lortzen da, zehazki zehaztasun guztiak azalduz. Egunean bertan erabiliko diren instalakuntzen eta materialen argazkiak zehazten dira hau oso aberats eginez.

    3- Balorazioa: Guzti hau kontutan harturik, nire nota, 9

    4- Jon Mikel Dominguez Petralanda, JFKZ, 1.maila.

    ResponderEliminar
  11. 1.IRIZPIDE NAGUSIAK
    Iturri desberdinak erabili dituzte, alde batetik blogetan hartu dute informazioa eta bestetik elkarrizketa desberdinetaz baliatu dira.
    Blog oso ordenatua, bere erabilera oso erraza eta argia da.
    Bideo eta argazki ugaritaz baliatu dira, hauetako askok beren informazioa argiago gera dadin erabili dituztenak, gainera elkarrizketak ipini dituzte ere.
    Bloga erabilterraza da, oso ulergarria; gainera letra ulergarri eta argia erabili dute .Atal desberdinak erabili dituzte bakoitzaren informazioa modu egokian azalduz
    Egin dituzten elkarrizketei esker etb. argi uzten dute partaide guztiak kolaboratu dutela.
    Hizkuntzaren erabilera erakargarria eta ortografia akatsik gabea antzeman daiteke.
    2. IRIZPIDE ZEHATZAK
    • Proposaturiko helburua bikain betetzen dutela iruditzen zait eta gainera bloga bisitatzen duenak bideo eta kartel ugari ditu eskuragarri behar duen informazio guztia jasotzeko.
    • Aurreko urteetako pilota eguneko argazki galeria bat jartzea ere ez legoke gaizki.

    3.KALIFIKAZIOA: 10
    Uxue Seinario Aguinaga JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar
  12. 1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez, blog bikaina dela iruditu zait, bai erakargarria delako eta baita ere irizpide guztiak betetzen dituelako. Informazioa, informazio iturri ezberdinetatik jaso baituzue, elkarrizketen erabilera batez ere azpimarratuz. Beste aldetik IKT-en erabilerari dagokionez ere ugaria da ; bideoak, argazkiak, argitarau kartela…. Testuari dagokoionez, ondo idatzia baitago, ortografia aldetik akatsik gabea baita.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez; helburua argi trasmititzen da, egunaz disfrutatzea eta beraz edonok parte har dezakeela ere ondo zehazten da. Intalazio eta materialen inguruko informazioa ere ongi zehaztua baitago eta gastuen aurrekontua ere bai. Aurreko urteetako argazki edo bideorenbat jartzea ez legoko gaizki jendea erakartzeko, blogean zehar bideo bakarra jarri duzue eta.

    3. Kalifikazioari dagokionez, hau da nire nota: 9’5

    4. Maria Mugica Zubeldia, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.

    ResponderEliminar
  13. Informazioa zenbait lekuetatik hartu dute, zenbait elkarrizka egiteaz gain blog batetik ere informazioa hartu dute.
    Blogaren itxurari dagokionez oso erakargarria eta estetikoa iruditu zait, irakurtzeko erraz egiten dena. Lan honetan kolaborazioa antzematen dana eta erabilitako hizkera landua eta egokia iruditzen zait.
    Horrez gain pilotaren eguna oso interesgarria iruditzen zait eta egun polita pasatzearen itxura du.
    Haien helburua argi geratu da, pilotaren inguruan egun atsegin bat pasatzea. Jende guztientzat bideratuta dago eta oso garrantzitsua iruditu zait "kirol egokituaren gunea" bertan sartzea, jende guztiak aukerak izateko. Instalazioei dagokionez ondo azalduta dago, eta eguraldiaren arabera eta abar zenbait aukera planteatu dituzte ere.

    Kalifikazioa:9,5

    Ander Arandia Morgaetxebarria, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.

    ResponderEliminar
  14. Hasteko, ebaluazio orokorrari dagokionez, itxuraren aldetik ikusi ditudan blogen artean erakargarrienetakoa iruditu zait, gainera, informazioa erraz bilatu daiteke eta oso argi ikusten da dena. Bestalde, beste blog batzuek ez bezala honen ezaugarri on bat da testu gutxi eta irudi eta grafiko geihago erabili dutela, honen erakargarritasuna eta irakurtzeko erraztasuna handituz. Hala ere, ikt baliabideei dagokienez uste dut beraiek sortutako baliabide gehiago sartu behar zuketela eta ez besteak sortutakoak (youtube edota beste antolamenduen postalak...), hala ere, oso interesgarria iruditu zait sartu duten mindarraren inguruko elkarrizketa.
    Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez, uste dut oso ongi transmititzen dutela blog honen helburua zein den, denon artean pilotarekin disfrutatzen egun paregabea pasatzea, edonor parte hartuz. Materialen inguruko informazioa eta aurrekontua ere ongi zehaztua dago.
    Nire kalifikazioa: 8
    Asier Labairu, JFKZ 1. Maila

    ResponderEliminar
  15. Informazio iturri ugari erabili dira, elkarrizketak, artikuluak, albisteak... Erreferentzia guztiak egokiak dira eta informazio ugari gehitzen diote garatu nahi duten proiektuari. Elkarrizketak oso interesgarriak dira, gainera pilotaren munduan babes gehiago behar duten taldeak agertzen dira.
    Bloga ongi ordenatua dago eta irizpideak erraz aurkitzen dira, idatzia oso aberatsa da eta ez dago ortografia akatsik.
    Ideia bikaina izan duzue, gune bakoitzean, ondorio aktibitate ezberdinak daude eta ez da daturik falta. Gainera gastu guztiak agertzen dira eta hauek ordaintzeko babesleak ere.
    Bukatzeko, denda paregabea da, pilotaren inguruko arropa erosi daiteke eta. Blogari gutxi falta zaio perfekziorako, agian argazki eta bideo gehiagorekin txukunago geratuko litzateke.
    Beraz 9,5 nota merezi duzuela uste dut.
    Jon Gamboa Aldaba, JFKZ 1.maila.

    ResponderEliminar