ITSASO NABASKUES
Zer da Mindara?
Mindara Oarsoaldean (Gipuzkoa) urritasuna duten pertsonei zuzendutako elkarte txiki bat
da. Programa ezberdinak hartzen ditu bere baitan. Esanguratsuenak eskola kirola (3-14
urte bitarteko ume eta gazteek pistina, musikoterapia, psikomotrizitatea eta kirol
hastapena egiten duten programa), Indar programa (jarduera fisikoak zein ekintza
kulturalak larunbat goizetan) eta euskal pilota egokituaren programak dira.
Aurten martxan jarri berri ditugu beste bi programa Mindy eta Kima dira. Oso
interesgarriak biak. Lehenegoa urritasuna duten haurrei teknologia berrien erabilpenaren
ingurukoa formakutza eskaintzean datza, gerora haien eguneroko bizitzan
autonomoagoak izatera ahalbidetuko diena, eta bestetik, lan munduaren insertsioan
lanpostu zehatz batzuetara ateak zabalduko dizkienak.
Bestalde, bigarren programa, Kima, urritasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea du
helburu, haien komunitatean bertan inklusioan zein kirol egituko taldeetan haientzako
esanguratsua den jarduera fisikoa edo kirolaren hastapenean laguntza eskainiz.
Ondorengo argazkian Mindarak dituen progama guztiak ageri dira (bat izan ezik):
| http://www.mindara.org/ |
Zein lotura dauka euskal pilotarekin Mindarak?
Mindara elkarteak zenbait programa ditu bere baitan. Horietako bat euskal pilota
egokitua da. Gaur egun, gurpildun aulkian dauden 6 pilotarik eta urritasun intelektula
duen 18 urte gazte batek osatzen dute taldea eta Errenterian entrenatzen dute astean bi
egunetan pilota egokituan espezialista den entrenatzaile baten gidaritzapean. Urtean
zehar euskal pilota egokituko liga, erakustaldiak, pilota egokituko Mindara txapelketa
internazionala eta bestelako txapelketetan parte hartzen dute.
Oraintxe bertan Mindara elkartea pilotari berrien kaptazioan lanean ari da (urritasuna
duten zein ez duten kirolariak ongi etorriak dira). Izan ere, euskal pilota egokitua
desagertzea nahi ez badugu hau ezinbesteko lana dugu. Horretarako sentsibilizazio
jardunaldiak antolatzen ditugu (eskoletan, herriko festetan...), folleto informatiboak
banatu, eta txapelketa edo erakustaldi bat dagoen bakoitzean komunikabideekin
kontaktuan jartzen gara inguruko jendea ikustera animatu eta kirol modalitate hau
ezagutzera emateko.
Nolako eboluzioa ari da jasaten kirol egokitua?
Kirol egokitua azken urteetan aurrerakuntza handiak jasaten ari da bai estatu, zein mundu
mailan. Nahiz eta oraindik gure gizartean bide luzea geratzen den kirol egokitua
indartzeko prozesuan atzera begiratuta, gaur egun, urritasuna duten kirolari zenbakiak
goraka doa urtetik urtera.
Kirol egokituaren alorrean lanean dabiltzaten federazio eta erakundeek zer ikusi handia
dute eboluzio horretan. Hala ere nire ustez oraindik ere badira pertsona asko kirol
egokitua zer den ez dakitenak, urritasuna duten pertsonek kirola egin dezaketela ez
dakiten pertsonek. Horregatik nire ustez sentsibilizazio lana oso garrantzitsua da, kirol
egokituak biztanlegoari (urritasuna dutenei eta ez dutenei) ezagutaraztea hain zuzen.
Prozesu horretan hezkuntza sistemak (eskolak zein unibertsitateak) komunikabideek,
kirol egokituko federazioek eta urritasuna duten kirolariek zer esan handia dute.
Zer iritzi duzu Euskal pilotaren gaur egungo egoerarekiko?
Euskal pilota profesionalizatu egin da eta nire ustez indar handia du Euskal Herrian. Gure
kulturaren parte bezela sentitzen dugu euskaldunok eta esango nuke bizirik dagoen kirola
dela. Frontoiak elizak bezain beste ditugu gure herri eta hirietan. Asko gustatuko
litzaidake euskal pilota egokituko modalitateak indar gehiago hartuko balu, kirol hau
urritasuna duten, edo lesionatuak dauden pertsonentzako aukera ere izan dadin.
Posible ikusten al duzu Euskal Pilotaren eguna egitea?
Noski baietz!
Nolako erantzuna jasoko luke zure ustez?
Uste dut udalerri askok ideia hori babestuko zutela.
Euskal pilotaren egunarekin jarraituz, pilota eguna egiteko asmoa dugu eta bertan
pilota egokituari leku bat egin nahi diogu. Zer egitarau egitea gomendatzen duzu?
Euskal pilotaren eguna egitearen ideia aurrera aterako balitz, egun horretan euskal pilota
egokituari tarte bat eskaintzea oso aproposa ikusten dut. Euskal pilota egokitua euskal
pilotaren baitan dago eta!
Egitarauari dagokionez, lehengo aipatu nahi dut euskal pilota egokituaren barnean 2
modalitatea bereizten digutula guk gure elkartean: gurpildun aulkian jolasten dutenak, eta
urritasun intelektuala duten eta zutik jolasten duten pertsonak.
Euskal pilotaren egun horretarako aipatu ditudan bi talde hauetako kirolariak gonbidatuko
nituzte, erakustaldi txiki bat eman dezaten. Horretaz gain, gerturatu diren ikusleei
gurpildun aulkian jolasteko aukera emango nieke (honelako esperientziak bizitzea
esanguratsuak izaten dira eta). Bukatzeko jarduera inklusiboak antolatuko nituzke, hau
da, urritasuna duten eta ez duten pilotariek elkarrekin jolastea (barrenea, partiduak ...).
Amaitzeko, nolako etorkizuna du kirol egokituak?
Kirol egokituaren etorkizunari dagokionez oso baikorra naiz. Gizartea geroz eta
konszienteagoa da kirola eta jarduera fisikoa denon aukera bat izan behar duela, eta
esango nuke kirol egokituko federazioek geroz eta kirolari gehiago dituztela. Lehen aipatu
dudan bezela, kirol egokitua gure gizartean indar gehiago har dezan hezkuntza sistemak,
zein komunikabideen kolaborazioa ezinbestekoa da.
Esaterako, pena bat litzake, jarduera fisikoa eta kirolaren zientziak ikasi dituen pertsona
baten jakingo ez balu karreran zehar ikasi dituen kirolak (futbola, saskibaloia, boleibola...)
urritasun ezberdina duten pertsonek ere kirol horiek prakikatzeko egokitzapenak
existitzen direla, edo urritasuna duten pertsonei zuzendutako kirolak existitzen direla
(goalball, boccia, etab.)
Amaitzeko esan nahiko nuke kirol egokituak aurrera egin dezan, uste dut kirol federazioa
bakoitzak bere baitan hartu beharko lukeela bere kirol egikitua. Hau da, futboleko
federazioak antolatu beharko lukeela itsuentzako futbola, saskibaloieko federazioak hartu
beharko lukeela bere baitan saskibaloi egokitua etab. Badira gaur egun modelu hau hartu
duten federazioak, baina horiek gutxiengoa dira oraindik. Gaur egun, Gipuzkoan esaterako,
kirol egokituko Gipuzkoako federazioa da kirol egokitu ezberdinen antolakuntzaz
ardueratzen den erakunde nagusia.
Eskoletan ere sentsibilizazio lan garrantzitsua egin dezakegula uste dut, heziketa fisikoa
zein eskola kirolako esparruan.
| http://www.mindara.org/ |
| http://www.mindara.org/ |
Interesa baduzue hurrengoaren azaroaren 14ean Oiartzungo Madalensoro
frontoiean euskal pilota egokituko Mindarako IV txapelketa ospatuko da goizeko
10:00-13:00 bitartean. Bertan urritasun intelektuala duten pilotariek jolatuko dute,
Irun, Zarautz eta Errenteriakoak, hain zuzen. Anima zaitezte!
![]() |
| http://www.mindara.org/ |
Informazio gehiagorako: www.mindara.org
Eskerrik asko eta animo lanarekin,
Itsaso Nabaskues, Mindarako koordinatzailea
IGOR MITXAUS
Zer da zuretzat pilota?
Pilota niretzat
euskal kulturaren parte den kirol bat da, instalazio desberdinetan
jokatu daitekeena (plaza librea, frontoia edo trinketea) eta
modalitate ezberdinak jorratzen dituena: herraminta (pala, xare...),
esku pilota... Pertsonalki, nik pilota afiziotzat dut, eta kirol
gustokoena bera, bereziki esku pilota modalitatea.
Zenbat denbora
daramazu pilota munduan?
Txiki txikitatik
hiru anaiei asko gustatzen zitzaigun pilotan aritzea, eta aitarekin
batera maiz joaten ginen Larraungo frontoi desberdinetara esku
pilotan aritzera. Beranduago, pilota eskolan aritu nintzen, Lehendabizi
Larraunen Karlos Baldarekin, eta ondoren Barañainen, baina eskutako
mina dela eta utzi egin nuen. Orain prestatzeile bezala nabil Larraun
pilota elkartean, esku pilota arloan.
Zerk bultzatu
zintuen entrenatzaile izatera?
Gure lagunarteko
elkarrizketetan, beste batzuen artean, pilota izaten dugu ohiko
gaia. Eta elkarrizketa horietako batean, bertako pilota eskolaren
inguruko kezka sortu zitzaigun. Pilota eskolaren egoera nahiko
kaxkarra zela entzuna genuen, eta kezka horrek bultzatuta, garai
hartan arduradun nagusi zen Angel Soroarengana zuzendu ginen
Lekunberriko 3 gazte, laguntzeko asmoz. Berak esku zabalik hartu
gintuen, eta presazko gai bezela infantilak entrenatzeko prestatzaile
bat behar zela komentatu zigun. Horrela hasi nintzen, entrenatzeko
ideia handirik gabe, baina borondate eta gogo haundiz.
Zenbat
urteko haurrak entrenatzen dituzu?
Aurten
normalean infantilak eta kadeteak entrenatzen ditut, 12 eta 15 urte
bitarteko mutilak dira, maila eta beharren arabera 4-6 laguneko bi
taldeetan bananduak. Hala ere, batzutan benjaminak eta alebinak
entrenatzen dituen prestatzaileari laguntzea edo ordezkatzea ere
tokatzen zait.
Nola irakasten diozu
pilotan inoiz aritu ez den haur bati?
Niri ez zait tokatu
hasiberri bati irakastea, baina haurrak duen maila eta adinaren
beharretara moldatzen ahaleginduko nintzateke. Adibidez, pilota jotzen
hasi aurretik, haurraren koordinazioa landuko nuke jolas
desberdinekin, pilotaren bote eta erreakzioetara ohitzen hasteko.
Zein dira zure
irakasteko metodoak?
Nik saioak aurretik
prestatzen ditut. Saio hortan zein helburu nagusi landu nahi dudan
zehazten dut, eta horren arabera prestatzen dut entrenamendu saioa.
Orokorrean, nire saioek 3 zati izaten dituzte: lenengo zatia,
beroketarena (15'): hemen, lehendabizi pilota hartu aurretik joku bat
egiten dut (edo eguraldi onarekin kanpora laisterka egitera atera)
gorputza berotzeko eta ondoren eskuak berotu bakoitza pilota batekin.
Bigarren zatian, zati nagusia (30'), bat edo bi ariketa espezifiko
egiten ditut landu nahi dudan horrekin lotuta eta ondoren binaka edo
banakako partidak egiten ditut, hauek ere askotan aldaeraren batekin.
Eta azkenik, lasaitze zatia (15'): luzamenduak eta dutxa.
Haurrek ongi
pasatzen al dute?
Haurrak
entrenamenduetan ongi pasatzea da nire helburu nagusia. Horretarako
ariketa dibertigarri eta mugituak egiten saiatzen naiz,
entrenatzearekin batera ongi pasa dezaten. Egun batzuetan gogoz
etortzen dira eta edozerrekin gustora aritzen dira. Beste batzuetan,
gogorik gabe daudelako, nekaturik datozelako edota ariketekin
asmatzen ez dudalako, gehiago kostatzen da haurrak motibatzen.
Zer moduz eramaten
zara haurrekin? Pazientzia handia behar al da?
Orokorrean ongi.
Azken finean ingurukoak dira, eta entrenamenduetaz aparte kalean ere
ikusten dugu elkar. Ahalegintzen naiz entrenamenduak eta kaleko giro
ona bereizten, baina askotan lagun moduan ikusten zaituzte, eta
konfiantza sobera horrek harrotu egiten ditu, entrenamenduen martxa
oztopatuz. Lehen esan bezala, egun txarrak eta zoragarriak izaten
dira.
Zein dira Larraun
pilota elkartearen helburu nagusiak?
Larraun pilota
elkartearen helburu nagusia gure eskualdeko pilota munduko edozein
arlo ordezkatzea da, eta bertan erreferente izatea. Horrela,
jaialdiak eta txapelketak antolatu, pilota eskola desberdinak
indartu, berriak sortu... Afizioa sortu eta afizio hori mantendu egin
nahi dugu. Elkartea motor izanik, pilotak eskualdean aurrera egitea
da gure nahia.
Zer bilatzen du
larraun pilota elkarteak, haurrek ondo pasatzea edo etorkizuneko
txapeldunak sortzea?
Filosofia bezala,
haurrek ongi pasatzea da helburua, hori bai,lehiatu eta hobetu
nahi duenari beharrezkoak diren bitartekoak jarriz.
Nola ikusten duzu
pilotaren etorkizuna?
Orokorrean gaizki. Gaur egun pilota modalitateren batean jokatu nahi
duen orok esfortzu haundia egin behar du. Alde batetik, ekonomikoa,
diru laguntzarik apenas jasotzen delako, eta bestetik, pertsonala,
entrenatzeko denbora asko behar delako norberaren denbora libretik
hartu behar dena. Esku pilota hedatuagoa dago, baina profesionalki,
eskolek ez dute laguntzarik ezta indarrik. Iruditzen zait eskolak
profesionalizatu egin beharko zirela, eta baliabideak jarri eskola
egonkor eta indartsu batzuk egoteko Euskal Herri osoan zehar. Hori
lortzeko gobernuen zein udalen borondatea behar da. Azken finean,
euskal pilota euskal kulturaren ondare delako, eta gure ondareak
zaindu egin behar dira, bai sozialki eta baita ekonomikoki ere.
AMAIA IRAZUSTABARRENA
Nor da Amaia Irazustabarrena?
Hernaniko 21 urteko neska gazte bat naiz eta kirolean aritzen naiz, palan hain zuzen ere. Urumea ikastolan ikasi nuen eta orain lehen hezkuntza ikasten ari naiz, kiroleko espezialitate
Nolatan hasi zinen palan jolasten?
Nolatan hasi zinen palan jolasten?
Txikitan aitarekin joaten nintzen frontoira jolastera eta horrela hasi nintzen. Nire bi osaba ere pilotaren munduan sarturik zeuden eta horrek ere frontoira eraman ninduela esango nuke. Nire adineko neskak eta lagunak ere ibiltzen ziren eta hori dela eta hasi nintzen baita ere.
Nolako egoera bizi du emakume palistak gaur egun?
Gaur egun egoera kaxkarra da. Emakume palistak daudenean, jendeak maila gutxiko neskak daudela pentsatzen du eta hau horrela, jendea ez da frontoietara joaten. Hala ere, behin ikusita harrituta geratzen direla esan beharra daukat baina ez dago neskak ikusteko afiziorik Euskal Herri osoan. Frontoiak hutsik ikusten ditugu ia beti, guraso eta lagunez aparte.
Baikorra al zara egoeraren aurrean?
Bai, azken finean frontoiean soilik ez dela badakit eta neskak jolasten eta indarrean jarraitu behar dugu, bestela ez zen neskarik kirolean ariko. Tristea da baina hau ez da soilik gure artean ematen, nesken kirol guztiak berdintsu daudela esango nuke. Batzuetan amorrua eta pena ematen badu ere, aurrera jarraitu beharra dago.
Duela gutxi mundu mailako emakumezkoen pala txapelketa irabazi duzu, nolako esperientzia bizitu zenuen?
Ikaragarria. Izan ere, behin ere ez nuen txapelketa hori irabazi eta oso pozik sentitzen naiz. Pixkanaka urtetan zehar egindako lanaren emaitza izan da eta harro sentitzen naiz. Esperientzia izugarria izan da, irabazteaz gainera lagun asko egin ditudalako eta hara eta hona ibiltzeko aukera izan dudalako.
http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/kirola/2014/10/04/7f7e5b2245425/aurten-mundiala-zegoenik-ere-ez-nekien-eta-zilarra-lortu-dut/
Aurten euskal pilota pilota eguna egiteko asmoa dugu. Posible ikusten al duzu burutzea?
Posible ikusten dut bai, baina publizitate asko eta oihartzuna egitea ezinbestekoa izango da. Jendeak jakin behar du horrelako ekitaldi bat ospatuko dela eta hauek animatzea oso garrantzitsua izango da. Neskei jende gutxi ikustera etortzen bada ere, mutilen partidutara jende gehiago joaten da eta euskal pilotaren zale asko daude. Beraz, oso ideia interesgarria iruditzen zait.
Nolako erantzuna jasoko lukela uste duzu?
Erantzun ona emango duela uste dut, egun horretan bertan beste ekitaldiren batekin bat egiten ez badu noski. Lehen esan bezala, Euskal pilota gustuko duen jende asko dago eta egun polit bat izan daiteke pilota aurrera eraman ahal izateko.
Nolako erantzuna jasoko lukela uste duzu?
Erantzun ona emango duela uste dut, egun horretan bertan beste ekitaldiren batekin bat egiten ez badu noski. Lehen esan bezala, Euskal pilota gustuko duen jende asko dago eta egun polit bat izan daiteke pilota aurrera eraman ahal izateko.
Kirol berdintasunaren harira, nabari al da hobekuntzarik?
Nik egia esan ez dut hobekuntza handirik ikusten. Gauzak berdin jarraitzen dute eta jendeak hau indartzen laguntzen ez badu ez dago hobekuntzarik. Hau da, mutilek zaleak dituzten bezala neskak pixkanaka gehiago izanda hobekuntza izugarria izango zen jendeak gehiago hitz egingo zuelako horri buruz.
Nik egia esan ez dut hobekuntza handirik ikusten. Gauzak berdin jarraitzen dute eta jendeak hau indartzen laguntzen ez badu ez dago hobekuntzarik. Hau da, mutilek zaleak dituzten bezala neskak pixkanaka gehiago izanda hobekuntza izugarria izango zen jendeak gehiago hitz egingo zuelako horri buruz.
Zer nolako etorkizuna ikusten duzu emakume palistengan?
Etorkizunean hobekuntzak egotea gustatuko litzaidake, neskei erraztasunak ematea. Baina oso zaila ikusten dut gaur egungo egoera hau aldatzea. Telebistak ere izugarrizko garrantzia du baina ez dute bertan nesken alde indarrik egiten. Emakume palisten kasuan ere, orain arteko egoeraren antzekoa izango dela uste dut, hobetzea gustatuko balitzaidake ere.
Etorkizunean hobekuntzak egotea gustatuko litzaidake, neskei erraztasunak ematea. Baina oso zaila ikusten dut gaur egungo egoera hau aldatzea. Telebistak ere izugarrizko garrantzia du baina ez dute bertan nesken alde indarrik egiten. Emakume palisten kasuan ere, orain arteko egoeraren antzekoa izango dela uste dut, hobetzea gustatuko balitzaidake ere.
KARRERA
![]() |
| http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/albistea/2015/10/31/e054d62653181/baserriko-sagar-berriekin-ikasi-nuen-airez-jokatzen/?azpimarratu=karrera |







No hay comentarios:
Publicar un comentario