Eguneko ekintza guztiak gune desberdinetan banatuta egongo dira, hain zuzen ere, bost gunetan (Latxunbe, Tilos, Elizatxo, Bidebieta eta kiroldegiko frontoia). Gune bakoitzak pertsona talde desberdinak hartuko baditu ere, edonork parte hartzeko aukera izango du gune, jolas eta ekintza guztietan. Haurren gunea, emakumeen gunea, kirol egokituaren gunea, gune historikoa eta frontoiko kiroldegiko gunea egongo dira.
Eguna girotzen musika egongo da egun guztian zehar bozgorailuetatik, eta ordu desberdinetan talde ezberdinek girotuko dute eguna Laiotz talde hernaniarrak, esaterako.
Eguerdian bazkaria Tilosetan (ona eginez gero) edo Atsegindegin (eguraldi kaxkarra badago). Haurrentzat menu berezia egongo da, eta bazkarirako txartelak lortzeko Garin tabernara edo Pelotadendara joan. Helduek 15€ eta haurrek 8€ ordaindu beharko dituzte. Menua hurrengoa da: paella, oilasko izterrak, azkenburukoak, kafea, ura+sagardoa+ardoa.
Blog honetan egunarekin zerikusia duten zenbait pertsonekin elkarrizketak aurki ditzakezu, esaterako Amaia Irazustabarrena (Espainiako eta munduko azpitxapelduna), Itsaso Nabaskues (Mindarako koordinatzailea), Karrera (pilotari ohia) eta Igor Mitxaus (haurren entrenatzailea).
Pilotako artikuluak nahi izanez gero pelotadendarekin hitzarmena ere badugu.
![]() |
| http://www.gallartapelotazale.com/2013_05_01_archive.html |
![]() |
| http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/albistea/2015/10/31/e054d62653181/baserriko-sagar-berriekin-ikasi-nuen-airez-jokatzen/?azpimarratu=karrera |

